Kolaborazioa

Mingain urdinaz eta IBR gaitzaz, nekazaritza atalean

Ehne sindikatuko Begoña Okiñena etxalekuarrak nekazaritzaren inguruko gai berri bat ekarri digu gaur, hain pil-pilean dagoen txertaketa. Izan ere, ardiek eta behiek ere hainbat gaitzen kontrako txertoa jaso behar dute. Mingaina urdinaren gaitzaren kontrakoa, adibidez, derrigorrezkoa da eta, horregatik dohainik izaten da. IBR da gaitzetako beste bat, oraindik derrigorrezkoa ez dena, baina hemendik bi urtera izan litekeena.