Malabareak, kale antzerkia eta umorea nahasten ditu Xabi Larrea artistak Mr. Frack ikuskizunean. Munduan zehar ibili da azken urteotan lan hori aurkezten, eta larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan, Gartzaronen izanen da. Umorea eta kritika soziala uztartzen saiatzen da Larrea.