Elkarrizketa

Aroztegiaren aurkako bizikleta martxa pasako da ostiralean eskualdetik

Amezti.eus 2021ko mai. 11a, 12:01

Lekarozko Aroztegia makroproiektuaren aurkako manifestazioa eginen da larunbatean Elizondon, arratsaldeko 17:30ean, eta Iruñerriko Aroztak mugimenduak bizikleta martxa antolatu du ostiraletik larunbatera. Ostiral arratsaldean gure eskualdetik pasatuko da. Ander Diaz mugimenduko kideak eman dizkigu xehetasunak.

Iruñetik Leitzara izanen da ostiraleko etapa, eta hor tartean, Irurtzundik 17:50 inguruan pasatuko direla aurreikusten dute. Larunbat goizean, berriz, Leitzatik Elizondorako bidea eginen du martxak, arratsaldeko manifestazioarekin bat egiteko. Martxan izena emateko epea bihar bukatuko da, 601 117 748 zenbakian edo irunerrikoaroztak@gmail.com helbidera idatziz egin behar da.