Nafarroako Osasun Plataformak lehen arretaren defentsarako egindako deialdiekin jarraituko dute maiatzean, baina 11:00etan izan ordez, 12:00etan izanen dira Jauntsarasko Osasun etxearen parean. Azken urteotako eta izurritearekin areagotu diren murrizketak salatzeko eta Osasun Etxeetako langile kopuruaren handitzea eskatzeko biltzen dira asteazkenero-asteazkenero herritarrak.