Larunbatetik aurrera, 'Kaixo Maitia, Zer Duzu?' podcasta Esan Erranen

Amezti.eus 2021ko api. 29a, 12:23

ZuZeu atari digitalak eta Kaixomaitia.eus euskaldunon harremanetarako guneak sexualitateari lotutako gaiak lantzen dituzten podkasta dute martxan, eta hemendik aurrera, larunbat iluntzeetan Esan Erran irratian entzuteko aukera izanen dugu.

Gai desberdin asko jorratzen dituzten podkastak ditugu programatuak lehenagotik Esan Erran irratian, baina sexualitateari lotutakorik ez dugu izan orain arte. Hutsune hori betetzeko asmoz, larunbatero, iluntzeko 21:00etatik aurrera 'Kaixo maitia, zer duzu?' podkasta izanen dugu entzungai larunbat honetatik aurrera. Kaixomaitia-k 2020an egindako 'Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa' dago saioen oinarrian.

Larunbat iluntzeetan tabernak ixten dituztenean zer egin ez badakizu... hemen aukera berri bat!