Segurtasun neurriak eskatzeko errepide mozketak izanen dira gaur N-121ean

Amezti.eus 2021ko api. 16a, 12:36
Egilea: Ondikol. Diario de Noticiasetik hartua.

Errepidea zeharkatzen duen bailaretako udalek deituta errepidea hainbat puntutan moztuko da gaur 19:00etan, bost minutuz. Gurean: Ostizko irteeran, Odietan; Burutainen, Anuen; Lanzko bidegurutzean; eta Arraizko bentetan, Ultzaman.

Gaur mobilizazioak izanen dira berriz N-121-A errepidean, trafikoaren murritzea eta segurtasun neurriak eskatzeko.

Hogeina udalek egin dute protestarako deialdia berriz ere. Baina, oraingoan, puntu bakarrean bildu ordez, behin baino gehiagotan egin izan duten bezala, errepide honek zeharkatzen dituen hainbat bailaretan aldi berean moztuko dute bidea bost minutuz, 19:00etan.

Ostizko irteeran bilduko dira Odietan (14. kilometroan); Burutainen, Anuen (16. kilometroan); Lanzko bidegurutzean ere bai (22,5. kilometroan); eta Arraizko bentetan elkartzeko deialdia luzatu da Ultzaman (26. kilometroan). Gainera, Ezkabarten, Olaibarren, Baztanen, Donezteben- Sunbillan, Igantzin, Etxalarren eta Lesakan-Beran ere bilkurak eginen dituzte errepidea mozteko. Aldi berean, guztira, 11 gunetan moztuko dute bost minutuz N-121-A errepidea.

Urteetan gertatutako istripu larri ugarien ondorioz segurtasun neurriak areagotzea eskatzeko eginen dituzte protestak. Trafikoaren murriztea eskatzen dute, bereziki, trafiko pisutsuaren edo kamioien murriztea eta bestelako errepideetara desbideratzea, A-15era kasu.