Astra Zenecarekin txertatu dituzte gaur 60 eta 65 urte bitarteko herritarrak

Amezti.eus 2021ko api. 9a, 13:07

Atzo jaso zuten pfizer txertoaren lehenengo dosia 70 eta 79 urte bitarteko herritarrek eta bigarrena 80 urtetik gorakoak. Gaur, gainera, Astra Zenecako txertoa jaso dute 60 eta 65 urte bitartekoek.

Goizez eta arratsaldez izan zen txertaketa atzo Larraintzarko frontoian. 80 urtetik gorako 180 herritar deitu zituzten Pfizerren bigarren dosia jasotzeko, eta lehenengoa 70 eta 79 urte bitarteko 200 herritar baino gehiago.

Gaur, Astra Zenecako txertoa jarri diete 60 eta 65 urte bitarteko 180 herritarrei. Inglaterrako txertoak eragin dituen zalantzengatik urduritasuna nabaritu da frontoian, antolakuntza lanetan laguntzen zeuden herritarrek esan digutenez. Baina ez dela ezusteko erreakziorik gertatu aipatu digute, zorabiorik ere ez du izan txertatutako inorrek.

Itsasoko Martin Antsorena topatu dugu txertatuen artean, eta berak ere aitortu digu beldur pixka bat bazuela: "urduri etorri naiz, bai, hedabideetan entzundakoarekin beldur, baina ongi nago, ez dut ezer arrarorik somatu. Paracetamol bat hartu dut etorri baino lehen, Osasun Etxetik gomendatu zidaten bezala".

Atzo eta gaur ere herritarrak aritu dira antolakuntza lanetan. Gaurkoan izan den ezusteko bakarra goizean goiz izan da, Astra Zeneca txertoa berandu iritsi da goizean, eta txertoa jaso behar zuten herritarrek ordu erdi bat itxaron behar izan dute: "10ak aldera iritsiko zen txertoa, eta 9:30ean zeuden deituta herritarrak, pilaketa pixka bat izan da beraz, goizean, baina jarraian hasi gara eta ondoren arin-arin joan da dena.

Ordu batak arte izan dira gaurko txertaketak. Atzo arratsaldeko seiak aldera bukatu zuten jardunaldia.