Kirola

Asteburuan jokatuko dira frontenis eta pala txapelketako finalak

Amezti.eus 2021ko api. 6a, 09:44

Ilbeltza bukaeran abiatu zuen aurtengo paleta goma eta frontenis txapelketa Imozko eta Basaburuko Kirol Batzordeak. Bi hilabeteren ondoren, asteburu honetan jokatuko dira finalak, bai palako lehen eta bigarren mailakoak eta baita frontenisekoak ere. Latasako (Imotz) frontoian izanen dira partida guztiak.

Ostiralean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera paleta gomako bigarren mailako finala jokatuko dute Lekunberriko Gurrea eta Goldaratzenak Narbarteko Asiain eta Gazteluren aurka.

Larunbatean, berriz, goizeko 12:00etan nesken fronteniseko finala izanen da: Lizarragako eta Etxarri-Aranazko Uxue eta Olaia Narbarteko Izaskun eta Alazneren aurka arituko dira.

Azkenik, igandean, palako lehen mailako finala jokatuko due Andoaingo Loidi eta Belokik Mugaireko Arizmendi eta Goñiren aurka.