2021/05/13 17:15 - 19:00

Hitzaldiak

'Nola landu emozioak gure seme-alabekin', familiendako formakuntza

'Nola landu emozioak gure seme-alabekin', familiendako formakuntza
Larraintzarko zentro zibikoa, Ultzama

Emozioen inguruan familiendako hiru formakuntza saio antolatu ditu Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak apirilean eta maiatzean. Pili Miqueo izanen da saiootako gidaria, eta online edo aurrez aurre segitzeko aukera eman diete familiei.

Hirugarren eta azken saio hau emozioen ingurukoa izanen da, eta seme-alabekin horiek nola landu ikastea izanen da helburua. Formakuntza maiatzaren 13an izanen da, Larraintzarko Zentro Zibikoan, arratsaldeko 17:15ean. Izena emateko epea maiatzaren 7a izanen da, 948 30 53 53 edo 682 278 248 zenbakira deituz egin beharko da.