Txikiendako, musikari eta mugimenduari buruzko ikastaroa

Amezti.eus 2021ko mar. 18a, 11:56
Flickr.com. Jorge Mejía Peralta

Aralar Udal Musika Eskolak eskainiko du 2017an jaiotako umeei zuzendutako ikastaro hau. Apirilean, 4 saiotan, burutuko da, eta izena emateko epea martxoaren 22an amaituko da.

Ikastaroa apirilaren 16an, 23an, 30ean eta maiatzaren 7an izanen da, 45 minutuko lau saiotan. Plazak mugatuko dituzte eta, beraz, izen-emate ordenean onartuko dira.

Musikaren inguruko heziketa integral baten apustua egiten dute Aralar Musika Eskolan, txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen ere: "Urte asko daramatzagu jada 4 urtetik gorako haurrei musikaren bitartez heziketa baliagarria luzatzen. "Musikari Txikien" tailerra martxan dugu, bertan, guraso eta haurren arteko harremana oinarritzat hartuz eta musikak egindako ekarpenen bitartez, haurren heziketarako gehigarri diren baloreak erakusten ditugu". 

"Musikari Txikien" tailerra 3 urterainoko haurrei eskainia denez, 3-4 adin tartean hutsune bat zutela ikusi zuten eskolan, eta horregatik antolatu zuten ikastaro berri hau. Esperientziaren arrakastaren ondorioz, tailerra berriz eskainiko dute.

Ikastaroak 30 euro balio du eta izena emateko info@aralar.org idatziz edo telefonoz 948 50 44 89/ 672 122 472, martxoaren 22ra arte.