Elkarrizketa

'Bideak' dokumentalaren proiekzioa izanen da larunbatean Jauntsaratsen

Amezti.eus 2021eko martxoaren 18a

Aritz Ganboa artzainaren Arruazutik Erronkariko bidea jasotzen duen dokumentala da 'Bideak'. Larunbat honetan proiektatuko dute Jauntsaratsen, Apeztegiberriko ganbaran, arratsaldeko 19:00etan. Aritz Ganboa filmeko protagonista eta Xabier Unanua zuzendaria bertan egonen dira. Biekin hitz egin dugu gaurko irratsaioan.