Orzuri Beldarrain Jauntsarasko medikuarekin hitz egin dugu gaurko irratsaioan, bihar Larraintzarko frontoian eginen den txertaketa kanpainaz. 80 urtetik gorako 180 pertsona inguruk jasoko dute koronabirusaren aurkako Pfizer txertoa. Horretarako, boluntarioak ere izanen dira bertan, antolaketa lanetan laguntzeko. Haien artean izanen da Leontzio Uharte igoarra, bera ere izan dugu gaurkoan.