Sareko manifesturako atxikimenduak biltzen ari dira eskualdean

Amezti.eus 2021ko mar. 16a, 11:02

"Bai, pausua bizkortzea posible da, eta beharrezkoa" lelopeko manifestua da eta, besteak beste, presoen hurbilketa prozesua burutzea eskatzen du.

Eskualdean, atxikimenduak bildu eta guztiak batera bidali nahi dizkiote Sareri. Horretarako martxoaren 20a baino lehen sarebasaburua@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu dute Sare Basaburuatik. Behean arukituko duzue atxikimendua betetzeko eredua eta manifestua osorik irakurgai.

Bestalde, bazkaidetza kanpainian da Sare Herritarra. Plataformaren eskaerekin eta baloreekin ados bazaude, bazkide izateko informazio guztia aurkitu daiteke hurrengo estekan:

http://sare.eus/sareinak

Gainera, urrian eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan zuten Euskal Herriko Tontorren Igoera egitasmoaren antolaketa lanetan murgildurik dira Saren. Baita gure eskualdeko arduradunak ere, maiatzaren 8an izanen baita.