Elkarrizketa

Nafarroa Oinez pilota txapelketa eginen da Lizarraldean

Amezti.eus 2021ko mar. 9a, 12:05

Lauterdiko Oinez Pilota Txapelketa antolatu dute Lizarrako Ikastolako lagunek, eta ostiral honetan hasiko dira partidak. Iazko Nafarroa Oinez jaialdia bertan behera utzi behar izan zutenez, egungo egoerara egokitutako hainbat ekimenen antolakuntzan ari dira.

Pilota goxoko partidak ostiral eta larunbatetan jokatuko dituzte Lizarraldeko herri desberdinetan: Oteitzan, Deikaztelun, Zudairen, Murietan eta Lezaunen. Iñigo Urrizelkik aurkeztu digu ekimena gaurko saioan.