Basaburuko duatloia izan zen asteburuan, parte hartze handiarekin

Amezti.eus 2021ko mar. 9a, 09:00
Ultzamako Triatloia, irudian Tomas Goikoetxea ultzamarra.

147 pertsonek parte hartu zuten (Nafarroako Gobernuak 150ean jarri zuen edukiera muga) giro onean.

Azken urtean zailtasunak izan dira izurriteagatik horrelako kirol jarduerak antolatzeko, baina azkenean izan da aukerarik. Duatloia antolatu zen Basaburuan larunbatean, eta 150 pertsonek gehienez izena ematen ahal bazuten, 147k parte hartu zuten. Haietatik 17 emakumek.

Lehenengo 5 kilometro egin behar zituzten korrika, gero 24 bizikletaz eta ondoren beste bi eta erdi korrika. Ibilbidea: korrika Peruskobordaraino, ondoren bi buelta bizikletaz Jauntsarastik Urritzaraino, Mugiroraino, Aldazeraino, Berueteraino eta berriz Jauntsaratseraino. Eta bukatzeko beste buelta bat korrika Peruskobordaraino.

Irabazlea Mikel Astiz Erro izan zen lanak ordu batean, 12 minututan eta 3 segundotan egin ondoren. Joseba del Barrio Sanz izan zen bigarrena, helburua 24 segundo beranduago lortu ondoren. Eta hirugarrena, Julen Andueza Valencia (+53 segundo).

Behean duzue sailkapena osorik.

Erlazionatuak