Martxoaren 8a: elkarretaratzeak eginen dituzte arratsaldean Etxalekun eta Aizarotzen

Amezti.eus 2021ko mar. 8a, 12:20

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta mugimendu feministak beste behin ere kaleak hartzeko deia egin du Euskal Herri osoan. Gurean, bi elkarretaratze egonen dira: Aizarotzen (Basaburua) lehena, arratsaldeko 18:00etan, eta Etxalekun (Imotz) bigarrena, iluntzeko 20:00etan udaletxe atarian.

Basaburuko Bilgune Feministak deitu du Aizarozko elkarretaratzea, eta segidan Emakumeen Mundu Martxako dantza, proiekzioa eta merendua ere eginen dituzte.

Imozko mobilizazioa, berriz, hango Berdintasun Batzordeak antolatu du. Elkarretaratzearen aurretik, arratsaldeko 18:00etan, Nekane Jurado ekonomilari feministaren liburu aurkezpena izanen da. Lucharon contra la hidra del patriarcado: Mujeres Libres liburua aurkeztuko du bertan Juradok.