Martxoaren 8ko programa ekarri digu Amaia Paz Vallejo Berdintasun teknikariak

Ekofeminismoa landu da bereziki aurtengo martxoaren 8ra begira, "Mundu feminista, planeta jasangarri baterako" lelopean abiatu baitute kanpaina Nafarroako Berdintasun arlotik. Horren inguruan, hitzorduz beteriko programa antolatu dute eskualdean eta Amaia Paz Vallejo Berdintasun teknikariak kontatu digu Egun Ero irratsaioan.