Elkarrizketa

Mimukai: Garapenerako eta Eraldaketarako zentroa

Leitzako Udalak Cederna Garalurrekin elkarlanean bultzatutako proiektua da Mimukai zentroa. Eskualde zabaleko beste hainbat udalerri ere batu dira egitasmora orain, tartean Imotz, Basaburua eta Atetz. Coworking komunitatea eta obradorea edo elikagaiak eraldatzeko gunea izanen ditu etorkizuneko Mimukai zentroak, eta eskualdeko sektore ezberdinen arteko elkarlana eta saretzea bultzatu nahi ditu.

Cederna Garalurreko Elena Irigoien eta Basaburuko alkate Ester Lakasta etorri zaizkigu gaurko irratsaiora proiektua aurkeztera. Hurrengo hilabeteetan, herritarrekin eta sektore ezberdinetako enpresa eta agenteekin parte-hartze prozesua eginen dute, garapenerako eta eraldaketarako zentroari denen artea forma emateko.

Parte-hartze prozesuko lehen saioa ostegun honetan, hilaren 25ean, izanen da Leitzako Herri Aretoan, arratsaldeko 15:30ean. Lehen sektoreari eta oro har herritarrei zuzendua izanen da. Izena emateko mimukai@cederna.es helbidera idatzi beharra da.

Hurrengo saioak:

  • Martxoaren 4an, Leitzan, 3. sektorea eta herritar interesdunak
  • Martxoaren 11an, Jaunsaratsen, 1. sektorea eta herritar interesdunak
  • Martxoaren 17an, Lekunberrin, 1. eta 3. sektoreak eta herritar interesdunak
  • Martxoaren 24an, Lekunberrin, 2. sektorea eta herritar interesdunak
  • Apirilaren 15ean, Leitzan, 2. sektorea eta herritar interesdunak
  • Apirilaren 22an, Goizuetan, udal ordezkariak
  • Maiatzaren 6an, Leitzan, saio irekia.

Leitzako Udalaren bideoa: https://www.facebook.com/watch/?v=255241816069456