ihoteak esan erranen

Annie Edson Taylor vs. Margari Eltso Egilor

Amezti.eus 2021ko ots. 18a, 12:25

1921. urtea da, eta Annie Edson Taylor abenturazalearen heriotza ezagutu berri dugu gaur. Niagarako ur jauzitik upel baten barruan sartuta bota zen Taylor duela hogei urte, eta guztion harridurarako, bizirik ateratzea lortu zuen.

Bere bizitzari buruzko erreportajea bota dugu Egun Ero Mende Zaharra saioan, eta hara noren bisita jaso dugun segidan! Margari Eltso Egilor beruetearra etorri zaigu irratira, Edson Taylorrek bere balentria kopiatu ziola esanez.

Margariren ahotsa: Itziar Olague (Eskerrik asko, Itziar!)