Egun Ero: otsailak 16

Amezti.eus 2021ko ots. 16a, 10:41

Alberto Rodriguez Purroy kantautorea elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, ostiralean Larraintzarren emanen duen hitzaldi-kontzertua dela eta. Bigarren zatian, berriz, pilotaren inguruko kolaborazioa izan dugu: Mikel Jaunarena 'Zepelok' pala eta frontenis txapelketaren inguruan hitz egin digu.

Erabilitako musikak:

-Alberto Rodriguez Purroy - Instantanea

-Olatz Salvador - Zintzilik

-Musitu - Politoxikomania makrobiotika

-Lila Downs - Zapata se queda