Elkarrizketa

Hemen da Top Topa, Nafarroako tokiko saltokien plataforma

Amezti.eus 2021ko ots. 10a, 11:39

Online-denda eta plataforma erraldoien aurrean, Nafarroako tokiko saltokien produktuak aurkituko ditugu toptopa.shop webgunean. Denok Bat elkartea dago proiektuaren atzean; Baztan, Bera, Doneztebe, Lesaka, Leitza, Sakana, Tafalla eta Arrotxapeako merkatari eta elkarteek osatutako federazioa da. Felipe Saragueta elkarteko kideak eman dizkigu gaurko irratsaioan plataformaren inguruko azalpenak.