Elkarrizketa

ARGIAko efemerideen atala estreinatu dugu Egun Eron

Amezti.eus 2021ko ots. 8a, 11:57

Urte berriarekin batera, atal berri bat estreinatu dugu Esan Erraneko Egun Ero irratsaioan: ARGIA aldizkariko efemerideak. Egutegiari orrialde bat kendu eta eguneko efemeridearen errepasoa egiten dugu. Lander Arbelaitz kazetaria da egutegiaren atzean dagoena; elkarrizketa egin diogu gaurko saioan.

Efemerideenaz gain, beste atal berri bat ere jarri dugu martxan 2021era sartzearekin batera. Hain zuzen, ostegunero Oskoztik jasotzen dugun bertso-iritziaren atala da. Jabi Lezaun gazteak bidaliko digu astero bertsoa.