Pala eta frontenis txapelketa, abian

Amezti.eus 2021ko urt. 25a, 13:56
Pasa den urteko paleta goma eta frontenis txapelketako finala

Gartzarongo Toki Jai Elkartean eta Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordean ez dago etenik. Pilota goxoko txapelketa amaituta, aste honetan abian da pala eta frontenisekoa. Taldeak eta egutegia ezagutzera eman dute.

Inoiz baino gehiagok eman dute izena aurten. 17 bikotek lehen mailan, beste 17k bigarren mailan, eta 7k frontenisen.

Behin behineko egutegia ezagutzera eman dute eta hemen azpian aurkituko duzue. Ostiral honetan abiatuko da txapelketa, eta apirilean bukatuko da. Aurreikusten denez, palako bigarren mailako finalaurrekoa martxoaren 26an izanen da; fronteniseko eta palako lehen mailako finalaurrekoak martxoaren 27an; Palako bigarren mailako finala apirilaren 9an; eta, apirilaren 10ean fronteniseko finala eta palako lehen mailako finala. Baina pandemia egoerak, beharbada, pilota goxoko txapelketan gertatu bezala, aldaketak eragin dezake txapelketa aurrera joan ahala.