Gurean 79 herritarrek jaso dute honezkero Covid 19aren aurkako txertoaren lehenengo dosia

Orzuri Beldarrain Robles, Jauntsarasko osasun etxeko medikua, izan dugu elkarrizketaren tartean. Astelehenean hasi ziren Covid 19aren txertoa jartzen Ultzamako osasun etxean. 79 pertsonek jaso dute honezkero lehenengo dosia eta bigarrena otsailaren 8an jasoko dute. Gizarte Zerbitzuetako eta osasun etxeko langileek, dependentzia handiko herritarrek eta haiekin bizi direnek eta haiek zaintzen dituztenek jaso dute.