Elkarrizketa

'Sugarren mende' liburua aurkeztuko du ostiralean Asisko Urmenetak

Nafarroako herri askotan, tartean Anotzibarren, hainbat epaiketa egin zituen Inkisizioak XVI. mende inguruan. Gai horren inguruan hitz egin du Asisko Urmenetak 'Sugarren mende', bere azken lanean. Ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, Larraintzarko zentro zibikoan izanen da komikigilea liburuaren aurkezpen ilustratua egiteko.