Gurean ere covidaren aurkako txertoa jartzen hasi dira

Amezti.eus 2021ko urt. 18a, 12:45
Micaela Oricain Landa, txertoa jaso duen momentuan

Gaur hasi dira Ultzamako osasun etxean Covidaren aurkako txertoa jartzen. Micaela Oricain Landa izan da lehena.

Osasun etxetik jakitera eman digutenez, gaur hasi dira Covidaren aurkako txertoak jartzen gure eskualdean. Ultzamako osasun etxean jarri dituzte eta Micaela Oricain Landa izan da txertoa jaso duen lehena.

Azken datuen arabera, atzokoak, 151 kutsatu izan dira guztira Ultzama aldean, pandemia hasi zenetik. Tasari dagokionez, 1000 biztanleko 50,57ko tasa da. Nafarroako bataz bestekoaren azpitik dagoen tasa da hori, 69,72koa baita; eta Nafarroako 56 osasun eremuetatik Allo (33,4), Los Arcos (38,11), Gares (46,51), Antzin-Ameskoa (43,86), eta Lesaka (42,82) bakarrik daude gure eskualdearen azpitik.