Elkarrizketa

Ultzama aldeko gaztainen ondarea biltzen ari da Euskal Herriko Hazien Sarea

Amezti.eus 2021ko urt. 18a, 11:56

Euskal Herriko Hazien Sareko Joseba Ibargurengoitia elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Izan ere, eskualdeko gaztainondo barietate ezberdinak aztertzen ari dira, eta bertako ekoizle eta baserritarrekin hainbat elkarrizketa egin dituzte horiek identifikatzeko. Beraien lana azaldu digu sareko kideak.