Elkarrizketa

Egutegi biodinamikoa jarraituz esperimentua egin dute Ihabengo Bizieneakoek baratzean

Amezti.eus 2021ko urt. 11a, 11:48

Argia aldizkariak Usurbilgo Alkartasuna kooperatibarekin elkarlanean urtero ateratzen du ilargiaren egutegia. Bertan, ilargiarenaz gain, planetek ere baratzean duten eragina azaltzen da. Horren arabera, landaketak egiteko egun egokiak eta desegokiak daude. Ihabengo Bizieneakoek egutegia jarraituz esperimentua egin zuten iaz baratzean, eta emaitzak gurekin elkarbanatu dituzte gaurko saioan.