Pilota goxoko bigarren mailako finala, asteburuan

Amezti.eus 2020ko abe. 10a, 10:34

Oztopoak oztopo, pilota goxoko txapelketa aurrera doa eta asteburu honetan bigarren mailako finala eta hirugarren mailako finalaurrekoa izanen da. Lehen mailakoa urtarrilera atzeratu da.

Lehen mailako finala abenduan aurreikusita zegoen, aurreko urteetan bezala, baina atzeratu da aurten, Covid-19aren ondorioz. Astebururo partidak berriz antolatu behar izaten du antolakuntzak, Imozko eta Basaburuko batzordeak, jokalariren bat gaixo dagoela, konfinatuta dagoela, edo, batez ere, mugikortasun neurrien mugarengatik, kanpotik ezin dutelako etorri.

 

“Ligaxka jokatzeko 102 partida ziren, hau da, astean 9 partida jokatu behar ziren. Horren ordez, 7-8 partida jokatu izan ditugu. Gero, Errioxatik eta Gipuzkoatik etorri behar zutenak ezin etorria izan dute, orduan partida horiek guztiak atzeratu behar izan ditugu. Gauza bera gertatu da neskekin.”, azaldu digu Mikel Jaunarena 'Zepelo' antolakuntzako Toki Alai elkarteko kideak.

 

Asteburu honetan, hori bai, bigarren mailako finala izanen da. Larunbatean, arratsaldeko 17etan izan da. Iragiko Linzoainek eta Almandozko Iñaki Oskotzek Gonzalo Bordaren eta Etxalekuko Miguel Javier Lazkozen kontra jokatuko dute.

 

Aurretik, ostiralean, hirugarren mailako finalaurrekoak izanen dira. Joanes eta Beñat Gorka eta Adurren kontra; eta, Perez Anaiak Iñigo eta Mikelen kontra.

 

 

Txapelketa berezia izaten ari da aurtengoa, triste xamarra esan dezakegu, izan ere, oztopo guzti horietaz gain, ikuslerik ezin da hurbildu Gartzaron eta Latasako frontoietara. Halere, eskertzekoa da oraindik kirol jarduerez disfrutatzeko aukera izatea.