Elkarrizketa

Emakume Abertzaleen VIII. Topaketak eginen dira abenduaren 12an

Amezti.eus 2020ko aza. 30a, 13:12

Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta, Emakume* abertzaleen VIII. Topaketak eginen dira abenduaren 12an. Oreretan ziren egitekoak, baina osasun egoera dela eta, azken orduko moldaketak egiten ari dira antolakuntzatik. Ainhoa Olaso Sopelana Bilgune Feministako kideak azaldu dizkigu xehetasunak gaurko irratsaioan.