Azaroaren 25a, Aizarotzen (Irudiak)

Amezti.eus 2020ko aza. 26a, 09:57

Azaroak 25ean gure babes sare anitzak erdigunera ekarri nahi izan zituzten, Aizarotzen bildu eta indarkeria matxista tresna gisa ere erabiltzen duen sistema kapitalista heteropatriarkalak sortzen dizkigun gaitz guztiak elkarrekin erre zituzten bertara hurbildu zirenak. Agindu heteropatriarkalak orrietan idatzi eta erre egin zituzten. Musika eta edari beroak izan zituzten lagun, baita beste emakume batzuen ahotsak, pantaila batean.