Elkarrizketa

'Kilimak' gaztetxoendako ipuin kontaketa, larunbatean Jauntsaratsen

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, 'Kilimak' ipuin kontaketa izanen da larunbatean Apeztegiberriko ganbaran, Jauntsaratsen (Basaburua), arratsaldeko 18:00etan.

Gaztetxoendako ipuin kontaketa izanen da, eta adin horretan hitz egitea zail izaten diren gai ezberdinak landuko dituzte, sexualitateari eta drogei lotutakoak, besteak beste. Amaia Elizagoien 'Amelie' ipuin kontalariak gidatuko du saioa.