bideoa

Izan Bidea ekimeneko martxa jendetsua egin da asteburuan

Amezti.eus 2020ko aza. 23a, 13:20

Basaburuko, Imozko eta Ultzamako 40 bat lagunek egin zuten bat asteburuan Izan Bidea ekimenaren baitan deitutako martxarekin. Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatu zuten herritarrek, eta Latasan (Imotz) beste bi zutaberekin egin zuten bat: Araitz-Larraundik eta Irurtzun-Arakildik zetozenekin. Zuzeneko musika, bertsolariak, mosaikoa eta pilota partidak izan ziren Latasako ekimenean.

Erlazionatuak