Ametza Elkarteko eskulangileen azoka, bertan behera

Amezti.eus 2020ko aza. 10a, 13:23
Angel Beuntza zizelkariak omenaldia jaso zuen pasa den urtean. Argazkian Ametzako Benito Alberrorengandik omenaldia jasotzen ari da.

Pasa den urtean izan zen Ultzamaldeko eskulangileen eguna, abenduaren 1ean. Aurten ere, hitzordua errepikatzeko asmoa zuen Ametza Kultur Elkarteak. Baina egoera ikusita, bertan behera uztea erabaki da.

Giro ederra izan zen Larraintzarko pilotalekuan, pasa den urteko abenduaren 1ean. Ultzamaldeko eskulangileen lehenengo eguna antolatu zuen Ametza Kultur Elkarteak eta hemengo eskulangileek (Pulunpe, Esan Erran eta amezti.eus).

Tartean euria eta tartean eguzkia egin zuen, baina jende mordoa bildu zen eskulangileek pilotalekuan antolatutako azokan. Aldi berean, omenaldia egin zitzaion Angel Beuntza zizelkariari.

Aurten ere halako egun bat izateko gogo handiz geunden, baina ezin izango dugu. Bertan behera uztea erabaki da. Espero dugu hurrengo egunean behar bezala disfrutatzeko aukera izatea.