Arrosa Sareak, Euskal Herriko irratien sareak, Android eta Apple mugikorretarako aplikazio berri bat garatu du: Arrosa APP. Sareko kide diren irrati guztiak streaming-ean entzuteko aukera ematen du aplikazioak, eta baita beraien podcastak entzutekoa ere. Iraitz Gesalaga Arrosa Sareko kideak eman dizkigu gaurko irratsaioan azalpenak.