15ERO LEHIAKETA

Zenbagarren postua eskuratu zuen Loperena gaztandegiak Euskal Herriko gazta txapelketan?

Amezti.eus 2020ko aza. 3a, 13:23

Aurtengo ikasturtean lehiaketa-zozketa berri bat jarri dugu martxan Egun Ero magazinean: 15ERO! Bi astean behin, ostegunez, Ultzama aldearekin zerikusia duen galdera botako dizuegu. 689 03 30 00 telefono zenbakira audio-whatsapp bat bidaliz erantzun beharko duzue galdera zuek, eta jasotzen ditugun erantzun guztien artean sari bikainak zozketatuko ditugu!!

Hauxe da hamabostaldi honetako galdera: Zenbagarren postua eskuratu zuen Marta Perez Loperena egozkuetarrak Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan?

Bidali zuen erantzunak osteguna baino lehen, eta ez galdu Loperena gaztandegiko bi gazta bikain irabazteko aukera!!