Zorionak HamabostEro gure zozketako irabazleari !!!

Amezti.eus 2020ko urr. 22a, 13:30

Denboraldi honetan hamabostean behin gure entzuleei bertako produktu edo ostatuetan otorduren bat irabazteko aukera eman nahi izan diegu. Entzuleekin harremana sustatu eta bertako ekoizleak ikustaraziko duen zozketa -leihaketa izan nahi du gureak.

Urrian egin ditu Pulunpek 200 aleak eta horren arira bota genuen gure zozketaren lehen galdera. Noiz argitaratu zen Pulunperen lehen alea?

Galdera asmatzeko erraztasunak eman genituen, gurean egon zen Anjel Gartziak eman zizkigun Pulunpeko hastapenen berri bai eta galderaren erantzuna ere. Pulunpeko azken alean ere etorri zen erantzuna. Beraz gure asmoa ez zen erantzuna ezkutatu eta zaila jartzea, halik eta jende gehiagok parte hartzea baizik.

Erantzuna, ba Pulunperen lehen alea 1992eko abenduan argitaratu zen.

Hamalau pertsonak parte hartu dute lehen zozketan eta irabazlea Mikel Lara suertatu da. Zorionak!!! Tabernak irekitzen duten unetik aurrera Mikelek norbait gonbidatzeko aukera izanen du Jaunsarasko Apeztegiberri tabernan. On egin!!