Cederna Garalur Elkarteak berdintasunari eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko prestakuntza antolatu du on line

Klaseak linean emanen dira azaroaren 3an, 5ean eta 9an, gaztelaniaz edo euskaraz, eta bi orduko iraupena izanen dute.

Prestakuntza tokiko ordezkariei, udal-teknikariei, emakumeen mugimendu eta elkarteei eta era guztietako gizarte- eta ekonomia-eragileri dago bideratuta.

"Kontziliaziorako Tokiko Itunak" programako genero-berdintasuna sustatzeko ekintzen barnean, Cederna Garalur Elkarteak emakumeen aurkako indarkeriaren arloko prestakuntzari eta sentsibilizazioari buruz sei lantegi (dohainik) antolatu ditu.

 

Saioak udal-ordezkari politikoei eta udaletako teknikariei bideratuta daude, baita Nafarroako Mendialdeko emakumeen mugimendu eta elkarteei eta ekonomia- eta gizarte-eragileei ere; besteak beste, partzuergoei, enpresei, sindikatuei, mankomunitateei edo guraso-elkarteei.

 

Prestakuntza bera da lantegi bakoitzerako: Sei lantegi eginen dira egun eta ordutegi desberdinetan, parte-hartzea errazte aldera. Saio birtualak izanen dira, azaroaren 3an, 5ean eta 9an, 2 orduko saioak, gaztelaniaz eta euskaraz. Gaztelaniazko saioak azaroaren 3an (10:00etatik 12:00etara), azaroaren 5ean (9:00etatik 11:00etara) eta 9an (12:00etatik 14:00etara) eginen dira. Bestalde, euskarazko saioak, berriz, 16:00etatik 18:00etara izanen dira azaroaren 3an eta 5ean, eta 15:00etatik 17:00etara azaroaren 9an. Lantegietan gehienez ere 20 lagunek har dezakete parte. Murgibe enpresak bideratuko ditu lantegiak.

 

Prestakuntza horren helburu nagusia da indarkeria-kasuak identifikatzeko eta tratu txarren aurrean erabilgarri dauden baliabideak ezagutzeko behar diren tresnak ematea. Horrez gain, prestakuntza horren bidez, erakunde parte-hartzaileen arteko loturak sendotzen dira, eta indarkeria-egoeren eta tratu txarren aurrean fronte komun bat eratzen da.

 

Prestakuntza-ekintza horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuen deialdian txertatzen dira, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako "Kontziliaziorako Tokiko Itunak" programaren barruan.

 

Argibide gehiago: