Elkarrizketa

Adi! Izan Bidea-ko #650tontor ekimena maiatzaren 8ra arte atzeratu du Sarek

Amezti.eus 2020ko urr. 1a, 10:24

Izan Bidea egitasmoak larunbat honetarako ekimen berezia antolatuta zuen, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Euskal Herri osoan 650 tontor igo behar ziren larunbat honetan, gure eskualdean 14. Maiatzaren 8ra atzeratu dute ekimena, eguraldiarengatik, eta larunbat honetan argazki jendetsuak eginen dira Euskal Herri osoan. Gurean, Jauntsaratsen, 12:00etan izanen da polikiroldegian. Mikel  Jaunarena 'Zepelo' eskualdeko arduradunak ekimenaren berri eman digu gaurko saioan.