Ostiral honetan, arratsaldeko 18:30ean jokatuko dira Jauntsarasko Apeztegiberrin Bardoen finalaurrekoak. Berako Lamixene eta Barañaingo Hego Haizea taldeak aurrez aurre arituko dira bertan, eta Esan Erran irratian zuzenean saioa entzuteko aukera ere egonen da. Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perez elkarrizketatu dugu gaurko saioan, Bardoen saio hauen inguruan.