Kolaborazioa

'Emozioen kutxa' egitasmoa jarri dute martxan Gizarte Zerbitzuek

Amezti.eus 2020ko irailaren 29a

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Miren Uharteren kolaborazioa izan dugu gaurko irratsaioan. Abian jarri berri duten 'Emozioen kutxa' egitasmoa aurkeztu digu: 16 eta 25 urte bitarteko gazteek etxeetan jasoko dute kutxa berezi hau, emozioak identifikatzen eta kudeatzen laguntzeko gidatxo modukoa izanen dena.