Bihar hasiko da Pilota Goxua txapelketa

Urtero bezala, hemen da berriz Imozko eta Basaburuko kirol batzordeek Gartzarongo Toki Alai Elkartearen laguntzaz antolatzen duten pilota goxua txapelketa. Ostiralean eta larunbatean izanen dira partidak Gartzarongo frontoian.

Ostiralean, hilak 25, arratsaldeko 20:00etan gizonezkoen lehen mailako partidak izanen dira:

-Ollo/Martinez de Eulate - Dani del Rey/Asteasuinzarra

-Eneko/Iñaki - Arbilla/Dorai

Larunbatean, goizeko 11:00etan emakumeen partidak jokatuko dira:

-Naroa Agirre/Olatz Ruiz de Larramendi - Salsamendi/Mendiburu

-Leire Garai/Uxue Oses - Amaia Aldai/Gentzane Aldai

Arratsaldeko 16:00etan, berriz, gizonezkoen bigarren mailakoak:

-Osinaga/Ansorena - Marin/Baleztena

-Etaio/Arano - Pozueta/Igoa

Azkenik, larunbatean arratsaldeko 19:00etan gizonezkoen hirugarren mailako partidak jokatuko dituzte:

-Joanes/Beñat - Iñigo/Mikel

-Iker/Mikel - Zapatari/Zepelo