Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, 200.000 euroko laguntzetarako deialdia egin du, toki entitateentzat, 2020an naturguneen erabilera publikoa zaintzeko eta kudeatzeko. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 1ean amaituko da.
Laguntzen helburua da gune horien erabilera publiko iraunkorra sustatzea eta horien ingurumen-balioak hedatzea. Beraz, zaintzeko eta kudeatzeko lanetarako kontratazioaren bidez sortutako gastuak ordainduko dira; hala nola, langileak kontratatzea, memoria teknikoa idaztea eta lan-aholkularitza eta kudeaketa administratiboa kudeatzea. Diru-laguntza fakturaren zenbatekoaren %90ekoa izango da (BEZ kanpo), gehienez ere 35.000 euro.
Diru-laguntza eskuratu ahal izango dute udal-mugartean titulartasun publikoko espazio naturala duten toki-erakundeek, baldin eta ingurumen-arloko babes kategoriaren bat edo balio natural handia izanez gero, eta herritarren artapena hobetzeko eta aisiarako erabileretarako jarduerak edo programak burutzen badituzte.
Diru-laguntza emateko ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan: erabilera publikoko jarduera Natura Erreserba, Natura Gune edo Jolas Eremu Natural gisa aitortutako espazio batean egiten da edo horrekin zuzenean lotuta dago (30 puntu); erabilera publikoko jarduera Babestutako Paisaia bezala izendatutako espazio batean egiten da (25 puntu); erabilera publikoko jarduera Kontserbatzeko Zona Berezia bezala izendatutako espazio batean egiten da (25 puntu); urteko bisitari-kopurua (25 puntu); erabilera publikoko kudeaketa eta zaintza lanak egitea azken 5 urteetan (15 puntu); erabilera publikoarekin loturiko azpiegiturak izatea (10 puntu); eta espazioa hainbat toki-erakunderena izatea eta elkarrekin eskaera eta dokumentazioa aurkeztea (lankidetzarako pizgarria) (5 puntu).
Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoan dagokion fitxaren bitartez www.navarra.es