BRTk antolatutako zozketaren irabazlea nor den ezagutu dugu

Amezti.eus 2020ko ira. 2a, 13:15

Martxoaren 28an izan behar zuen errugbi gaupasa bertan bera gelditu ondoren, BRT taldearen finantzaketa iturri nagusia, zozketa jarri zuten abian. Boleto ugari saldu ondoren, ekainaren 27an izan zen zozketa eta orain ezagutu dugu irabazlea.

 

 

Zenbaki sariduna 3248 izan zen eta horren jabea Xabier Urrutia suertatu da. Orain Xabierrek bi sari potoloen artean egin beharko du aukera. Alde batetik, Kubarako bi pertsonentzako bidaia, bestalde motozerra eta desbrozadora bat. Ez dira nolanahikoak. Boletoak 5 euroren truke saldu ziren taldearen behar ekonomikoei aurre egiteko.

Baztan Rugby Taldeak 16 urte darama errugbi gaupasa Larraintzarren ospatzen, eta hura zen haien finantzaketa iturri nagusia. Aurten, dena antolatuta zutela alarma egoera ezarri zen eta bertan behera utzi zuten gaupasa, koronabirusaren hedapena sahiesteko helburuz. Horrela, taldearen jarduna bermatuko duen beste finantzazioa asmatu behar izan dute, eta horregatik, zozketa antolatu zuten ekainaren 27rako.

Zorionak, Xabier!!!