Basaburuko azoka Jaunsarasko frontoian burutuko da eguraldi txarra datorrela eta

Amezti.eus 2020ko abu. 28a, 10:00

Hasiera batean Orokietan egiteko dena prest zegoen, baina inoren esku ez dagoen eguraldiak, ekitaldia Jaunsarasko frontoiaren aterpera mugitzera behartu ditu antolatzaileak.

Dena den aurreikusita dauden ekitaldi guztiak aurrera eramango dira. Azokaren ordutegia ere ez da aldatu: larunbata honetan, abuztuaren 29a goizeko 10:00tatik 14:00ak arte. Jaunsarasko frontoira inguratzen den guztiak bertako ekoizle eta artisauen lanaz aurrez aurre gozatuko du. Eguraldi txarra ez da inorentzat honela aitzaki izanen, etxetik ateratzeko aukera paregabea baizik.

Goiz osoan zehar bertako artisauen produktuak dasta eta erosi ditzazkegu, artilearen prozesua ikusteko aukera izango dugu bai eta ardi moztearen erakustaldiak ere.

Bertso ibiltarien laguntzaz, artisau eta ekoizleen aurkezpenak eginen dituzte eta zozketa bat ere egingo da.

Egitarau guzti honekin, kanpoan ez baino, frontoi barruan giro ezin hobea espero da. Bertaratu, probatu, parte hartu eta gozatu nahi duen guztiak aukera paregabea dauka.

Zatoz larunbatean Basaburuako azokara, zatoz Jaunsarasko frontoira.