Bigarren ikastaro honen helburuetako bat administrazioekin tramiteak egiten ikastea da, behar ditugun akreditazio sistemak nola erabili, PIN klabea, klabe iraunkorra, ziurtagiri digitala, Nafarroako Ogasuneko PINa, etb.. NAN digitala ere nola erabili ikasiko dugu.
Bideokonferentziak eginen ditugu Zoom erabiliz. Gmaila eta Google ingurunea ere miatuko ditugu, Drive, Google Maps eta Lainoa edo "la nube" deritzona.
Whatsapp eta pribazitate kontuak ikusiko ditugu, bai eta nola konfiguratu pribazitatea beste sare sozialetan ere, nagusiki hanka ez sartzeko interneten eta nabigatzailean seguru ibiltzeko.
Ikastaro hauek beldurra galtzeko asko balio dutela dio Iñaki Etxeberria irakasleak.
Ikastaroan izena emateko baldintza bakarra, Nafarroako Lansarek antolatzen bait du ikastaroa, lanerako adina izatea da; hau da 16 eta 65 urte bitarte edukitzea. Ez du axola lanean egon, prejubilatuta, langabezian edo beste egoera batean.
Ikastaro honetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du datorren ostirala baino lehen, abuztuaren 28a, www.formacion.navarra.es webgunean edo Iturrondoko telefonora deitzen: 848424500. Hastapen ikastaroa egiten ari diren pertsonek ere badute aukera jarraipen ikastaro honetan parte hartzeko.
Interesatuak kontutan eduki behar dute ikastaroa datorren abuztuaren 31an hasiko dela eta irailaren 4ean bukatu, Apeztegiberriko ganbaran arratsaldeko 15:30 tatik 21:00tara.