Pilota Goxuko txapelketa aurreratu du Kirol Batzordeak

Amezti.eus 2020ko abu. 11a, 10:37

Covid-19aren krisiak eraginda, aurten ez da jokatuko Gartzarongo Pilota Txapelketa. Horregatik, Pilota Goxukoa aurreratzea erabaki du Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordeak. Irailaren 5a arte dago zabalik izena emateko epea.

Normalean irailean zabaldu eta urrirarte izaten zen apuntatzeko epea; aurten, ordea, irailaren 5a arte eman daiteke izena.

Beti bezala, hiru maila izanen dira mutilen taldean eta bakarra nesken kategorian. Hasiera data aurreratu dute aurten, nahiz eta, honetan ere, abenduan bukatuko den. Aurreratzearen helburua, egunean partida gutxiago jokatzea da, lasaiago ibiltzeko.

Aurreko urteetan urrirarte izaten zen izena emateko epea eta txapelketaren hasiera beranduago izaten zen. Aurten, Gartzarongo Pilota Txapelketa jokatuko ez denez, Covid-19aren aurkako neurrien eraginez, Pilota Goxukoa aurreratzea erabaki dute. Iraila erdialdean hasiko da eta abenduan bukatu.