Oinarrizko gaitasun digitalen ikastaroa Basaburuan eginen da

Amezti.eus 2020ko abu. 11a, 09:43

Ikastaroan parte hartu nahi duenak, abuztuaren 20a baino lehen eman beharko du izena. Saioak abuztuaren bukaeran hasiko dira. Bi maila desberdinetan izena emateko aukera dago.

Basaburuko Udalak, Nafarroako Gobernuarekin bat, Oinarrizko Gaitasun Digitalen ikastaro bat antolatu du. Parte hartzaileek badute bi aukera: Lehen maila, hasiberrientzat, abuztuaren 24tik 27raino burutuko dena, Jaunsaratsko Apeztegiberriko ganbaran goizeko 09:00 tatik 14:30 arte. Bigarren maila, zertxobait moldatzen direnentzat, abuztuaren 31an hasiko da eta irailaren 4ean bukatu, leku eta ordutegi berdinetan.

Interesatuentzat, jakin ezazuen, ikastaroan parte hartzeko langabezian edo enplegu-hobekuntzarako egotea derrigorrezkoa dela eta izena emateko epea abuztuaren 20an bukatzen dela.

Formakuntza Iñaki Etxeberriak emanen du.

Informazio gehiago edo eta izenemateak formacion.navarra.es webgunearen bitartez egin behar dira.