Berritzeko lanak, Ihabengo Bentan

Amezti.eus 2020ko abu. 5a, 13:16

Abuztuaren erdialdean bukatzea aurreikusi dute, luzatu daitekeen arren. Teilatuaz gain, paretak, fatxada eta balkoiak berrituko dituzte.

Ihabengo Bentan lanean ari direla ikusiko zuen errepidetik batek baino gehiagok. Aste batzuk daramate langileak aldamioetan, eta, honezkero, teilatua ia-ia bukatu dute.

Teilatua guztiz berritzeaz gain, honekin bukatu ondoren, balkoiak, paretak eta fatxada ere konponduko dituzte.

Dakigunez etxea ez da salgai egonen. Jesus Mari ‘Castilla’ betiko nagusiarena izaten jarraituko du.