Odietari eta Anueri eraginen die Sacyr enpresaren parke eolikoaren proiektu berriak

Amezti.eus 2020ko abu. 4a, 13:14

 Nafarroako iparraldean bost parke eoliko berri eraikitzeko proiektuak aurkeztu dituzte azken hilabeteotan, eta proiektu horietako batek Odietari eta Anueri eraginen lieke.

Odietan, Anotzibarri eraginen lioke Nafarroa 1 parke eolikoak: 195 metroko garaierako eta 4,0 MW-ko hiru haize-sorgailu jarriko lituzkete Aldaun mendian. Anuen, berriz, Etsain da Nafarroa 2 parke eolikoak hartuko lukeena. Odieta eta Anuez gain, Txulapain, Ezkabarte, Olaibar eta Esteribar ere hartuko ditu Nafarroa 1 eta 2 parkeen proiektuak.

 

Anotzibarko Kontzejuak proiektuarekin desadostasuna azaldu eta alegazioak aurkeztuko dituela jakinarazi du. Sustrai Erakuntza Fundazioa ere bost parke eolikoen proiektuen aurka azaldu da, eta ingurumen-inpaktuaren inguruko analisia aurkeztu berri dute haien webgunean.

 

Proiektuaren lehen fasean daude orain, eta ostegun honetan, hilaren 6an bukatuko da aportazioak egiteko epea. Egun berean, eoliko proiektuak eragiten dien Eguesibarko herriek kontzentrazioa deitu dute Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamenduan, goizeko 10:30ean.